Azpimarratzekoa da gure upeltegietan aurkitzen diren aukera geografiko ezberdinetako ardo aniztasuna, eta honen erantzule den Juan José Rementeriak ( Jatetxeko ezinbesteko den sail honetako alma-mater ) duen sinismenetik sortzen da, zeinak janari on batek ardo goxo batez lagundurik egon behar duen.

Bestalde esan beharrekoa da, gure ardo aukeran ardo beltzak zein txuriak aurki ditzakezuela, eta batez ere goreneko erreferentzia diren ardo gorri eta ardo bisdunak.

Jarraian ardo txurien zenbait adibide eskaintzen dizkizuegu, jatorri, egite eta mahats mota ezberdinetakoak: Betiko Viura, Verdejo edo Rias Baixasko Albariño bezalakoak; eta nola ez, gure Hondarribi zuri, txakolina egiteko erabiltzen den mahatsa eta ospe galanta hartzen ari dena.
Atzerriko mahatsen artean Chardonay aipatu beharrean gaude, Nafarroan, Katalunian eta Somontanon emaitza onak lortuz erabilia izan dena.

Ardo Zurien Aukeraketa: Ardo Beltzen Aukeraketa:  

Jarraian ardo beltzetan dugun aukera eskeintzen dizuegu; kriantza, erretserba eta erretserba-handietan. Hauen artean Errioxako ardo goxoenak aurki ditzakezu, ala nola jatorrizko denominazioa duten beste zenbait ardo ere. Gogoan hartu beharrekoak dira Errioxako ardoetan, Errioxa baimenduko Jatorrizko Denominazioa dutenak eta ardogintzan tempranillo izena daramaten mahastietatik lortzen direnak, bere kolore eta gustu apartekoarekin. Gure dastapenerako aukeratu ditugun prestigiozko ardotegien artean Marqués de Riscal, Ramírez de Ganuza edo Martínez Bujanda aurkitzen dira; baita Errioxa Garaiko Bodegas Bilbainas, Marqués de Vargas, Muga eta Señorio de San Vicente bezalako upeltegiak ere.

Baina ez gara Errioxan bakarrik geratuko, bestelako ardo nabarmenak ere aurki baititzakegu, 95/96.ko Alión bezalako erriberak edo 95.ko Pesquera apartekoa. Nafarroako Jatorrizko Denominazioak, bere 125.urteurrenean, ardo beltzetan lortzen ari duen arrakasta aipatzekoa da ere, naiz eta bere ospea ardo gorrietatik datorren, Julián Chivite bezalako ardotegiak ahastu ezinekoak dira.

Bestalde, orain gutxi arte ezezagunak ziren zenbait Denominazioen gorakadak zenbait ardotegien sorrera baimendu egin du. Adibidez, Somontanoko Enate ardotegia; esan behar dugu gainera, azken honek egindako mahastien ikerketei esker Merlot-Merlot edo Cabernet-Sauvignon erretserba bezalako ardoetaz goza dezakegula. Etorkizun on bat opa nahi diegu hurrengo Jatorrizko Denominazioei ere:

Numanthia: Toro-ko herrian, Eguren familiako ardotegiak bere fruituak ematen hasi dena.

Ceremonia: Utiel-Requena eskualdean.

Ospakizun eta janari bakoitzari dagokion ardoa aukeratzeko orduan, gure profesionalei aholkularitza eskatzera gonbidatzen zaituztegu:

ARDO-GORRIAK
Gure gorrien artean aukeratzeko orduan, Errioxa (Campillo), Gran Feudo Navarro edo Enate bezalako ardoak dasta ditzakezue.


KABA
Gomendatzen dizkizuegun xanpainen edo ardo bisdunen artean Jatorrizko Denominaziioa duten bi upeltegi aipatzen ditugu, Codorniú eta Juvé Caps.

ARDO-GOZOAK
Janari on baten ostean geratzen den sapore atsegin hura gozaketzo edo postre batekin hartzeko gure ardo- gozoen dastapena eskaintzen dizugu; Osborne P.X.(1872), moskatelen bat, Gran Feudo, Sol de Alicante, Monte de Croce de Verona (Italia), hamar urteko Oporto bat edo Hungariar Tokaji ezagunak.
Guzti honi erantsi beharrekoak dira gure ardotegietan aurki ditzakezuen likore anitzak, Brandy, Whisky, Armanag, orujoak,...

 

Jatetxea Ospakizun eta batzarrak Kokapena Oturuntzak Zerbitzuak