Aitkeri Jatetxetik, gure janari prestakuntzarekin eta gure instalazioek
eskaintzen duten erosotasunarekin, zuen ospakizunetaz goza dezazuen ahalegin
guztiak egiten ditugu. Era berean, zuen esku jartzen ditugu geure jantoki
bereiziak zein bilkuretarako areto pribatuak; hau guztia posible egiteko
behar diren profesionalek osatzen dute Aitkeri Jatetxearen lan taldea.
Hau dela eta, Aitkeri Jatetxea mota guztietako ospakizunak, bilkurak zein
konpromiso edo lan-batzarrak egiteko lekurik aproposena dela uste dugu. |